XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
BIOTZ ALDAKETABarnard Jauna izan da, gizona gizon danetik, leenbiziko aldiz biotz-aldaketa egin duan sendagillea.
Alegia: gizon bati, beste gizon baten biotza josi diona.
Aldaketa ori nola egin zuan, ona emen itz gutxitan azaldua.
Blaiberg Jaunak aspalditik biotza makalik zeukan.
Barnard Jaunak esan zion: - Adiskide, zure biotz ori, trinkilli-trankala errenka nekez dabillen bonba zaar baten antzekoa duzu.
Zure biotz orrek ez dauka indarrik zainetara odola bialtzeko.
Orrela ez duzu luzaroko bizitzarik.
- Baiñan, zer egin nezake? erantzun zion Blaiberg`ek.
- Biotz zaar ori aldatu, ta beste berri bat josi, esan zion Barnard`ek.
- Zer diozu? Biotza aldatu? Adarra joten asi al zera? Olakorik iñoiz ez da egin.
- Egia esan duzu: olakorik gaur arte iñoiz ez dala egin, baiñan, Jaungoikoa lagun, neronek egingo dizut, zuk nai baduzu.
- Eta zuk jositako biotz berri orrekin, bizi naitekela uste al duzu? - Ala uste dut, eta orregatik esaten dizut.
Zuri olakorik egin baiño leen, biotz-aldaketak abereetan sarri egin ditugu, eta bizi dira.
- Bai baiñan gizona ez da aberea.
- Ez, gizona animaz ez da aberea, baiña gorputzez berdiñak ez izanik ere, antzekoak dira.
Eta beste aldetik, Blaiberg Jauna, lagun bezela esaten dizut, bizi nai baduzu, ate bat bakarra duzu zabalik: biotz-aldaketa.
- Orrela bada, Barnard Jauna, zure eskuetan jartzen dut nere bizia.